XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izkribuok ulertzeko izan zitezkeen korapiloak, korapilo hauek askatzeko bera baino lehenagokoek proposatutako irtenbideak, irtenbide hauetaz zeuzkan eritziak eta Mitxelenak berak egindako ohar eta iruzkin anitz aurki ditzakegu bertan.

- .

Aurrekoaren osagarri.

Egitura ere guztiz antzekoa du, Mitxelenaren zuzendaritzapean burutu zuen Doktorego Tesiaren eranskina bait da Sarasolaren lan hau.

Zinez aberatsa eta mamitsua da edukinaren aldetik ere.

Bi lan nagusi hauetaz landa, makinatxo bat testu eta izkribu zahar eman da argitara Euskalaritzaz diharduten aldizkarietan, ASJU, Euskera eta FLV-en batipat.

Eskertzekoa, orobat, argitaletxe zenbait, antzinako idazleen lanak gure eskuetan jartzearren, egiten ari den ahalegina.

Diodanaren sendogarri dira Hordagok 1978-80 bitartean plazaratutako 29 liburukiak, Euskaltzaindiak 1979az geroztik sortutako Euskararen Lekukoak sailekoak (15 liburuki argitaratu dira dagoeneko) eta Euskal Editoreen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eta zabalkunde helburuarekin, eratutako Klasikoak izeneko bilduma (36 dira dagoeneko plazaratuak, XIX eta XX mendeetako idazleen lanak denak ere).

Ezin hemen guztiak banan-banan aipatu, honako hau izan ezik: - Jose Mª Satrustegi, Euskal testu zaharrak (I).

Ez du Satrustegik, Mitxelenak edo Sarasolak egin bezala, bere lana hizkuntzazko ohar eta argibideekin hornitu.

Testuak ditu huts-hutsean argitaratu.

Liburuaren balio nagusia, hortaz, bertan bildu den izkribu-kopuru larrian eta izkribuotarik gehienak hizkuntzaren aldetik hain ezezaguna dugun Nafarroa Garaikoak izatean datza.

12. Badira, bestalde, idazle edo izkribu jakin bat ardaztzat harturik ondutako lanak.